Uda Biarritzen… eta beste nonbait.
Uda hemen da, eta berekin, gure kontzertuak San Martin elizan, Biarritzen. Aurki gaitzazu astearteetan, 2 aste denetan, arratsaldeko 9etan, ekainaren 28tik irailaren 17ra. Eta ere Kanbon eta Sauveterre-de-Béarnean. Konsultatu gure egutegia eta erreserbatu zure lekuak hemen.
Kantua : Euskaldunen premiazko adierazpen moldea
Europa mendebaldean , Bidasoaren bi aldetarik eta mendien magalean, kokatzen da Euskal Herria . Jendarte bereziaren hizkuntza, nundik datorren ez dute argitu adituek oraingotz . Feodalismoa pairatu gabe, Voltairek zion bezala, instituzio bereziak sortu ditu euskal jendartek : hoietarik, lurraldetako biltzarrak, demokrazia zaharraren adierazle, Gernikako haitzaren babesean.
Euskaldunentzat, kantua eta dantza oinarrizko ondareak dira, ogia eta loa bezala.
Euskal baloreak Oldarraren ADNean
Euskal zibilizazioa, artzain eta itsas gizonena, gehienbat ahozkoa izan da, kantu eta dantzaren bidez, sentipenak plazaratzen zituenak.
1936 ko espainiar gerla zibilaren garaian, iheslariek sortu Eresoinka taldearen bidetik, Oldarrak jarraitzen du euskal ondarea biziaraziz lau haizetarat hedatuz, mundu zabalerat.
OLDARRA zenbait hitzordu
1946
OLDARRA euskal arte taldearen sortzea
1963
OLDARRAko kantariek gizonezkoen abesbatza sortu zuten.
1998
Euskal herriko gizonezkoen korua bilakatuzen Oldarra abesbatza.
Oldarra munduan gaindi
1998an – Victoires de la Musique sarian nominatua, Miranda de Ebroko habanera festibalean saristatua, Oldarra abesbatzak, leku ospetsuenetan kantatu du : Bercy, Olympia, asko Zénithetan , Carnegie Hall New Yorken, …
Halaber mundu zabalean gaindiko festibaletan kantatu du : Italia, Belgika, Gabon, Maroc, Quebec, Colombia, Venezuela, …
Kultur ainitzei irekia den abesbatza
Oldarra abesbatzak musikari ospetsuenekin parte hartu du : Maurice André, Choeur de Chambre Accentus, I Muvrini, Orchestre Symphonique Bayonne Côte Basque.
Parte hartze horren bidez, bere errepertorioa beste kulturei, musikei, soinuri irekiz eta aberastuz.
Kantatuko bagenu !
Oldarran kantatu nahi duzu ? Ezer ez da errazago !
Trata ezazu parekorik gabeko esperiantzia batekin
zure ekitaldi guztietan
Particuliers
OLDARRA zurekin
… zure ezkontzarako, zure urtebetetzearako, …
Professionnels
OLDARRA zurekin...
…zure enpresako gorabeherak, festibalak, gertaerak, …
Oldarra kontzertuan
Udan, ala neguan, Euskal kostaldeko uhain ederren, mendien xarmaren eta landaren lurraldean bizi gara. Hemen loratzen eta ontzen dira Euskal Herriko kantu ederrak, eta zaharrak. Zatoz doinurik ederrenak, eta poema sentikorenak abestera eta konpartitzera.
Abuztuaren 6an asteartearekin
21:00
San Martin elizan
Biarritze
Jour(s)
:
Heure(s)
:
Minute(s)
:
Seconde(s)
Annonce:
2024an…
Kontzertuak
Ikusleak
Hurrengo kontzertuak
zure etxetik hurbil
Kontzertuaren egunean, saihestu ilara, zure jarlekuak erreserbatuz aldez aurretik.
Nota : gure online txarteldegietako bazkidea HelloAsso da. Zure eskaerako azken orrian, HelloAssori eskupeko ematea proposatuko zaizu. Nahi ez baduzu, egin klik « aldatu » botoian, gero, « ez dut nahi eskupekorik eman HelloAssori » laukia markatu ezazu, edo zenbatekoa hautatu.
Biarritze
St-Joseph elizan
Ekainaren 27an, 21:00
Biarritze
St-Joseph elizan
Uztailaren 11an, arr. 9etan
Biarritze
St-Martin elizan
Uztailaren 25an, 21:00
Oldarra, izpiritu bat batez ere.
Ez da beharrezkoa Pavarotti edo Placido Domingok bezalako ahotsa izatea Oldarran kantatzeko : aldiz bai Oldarraren izpirituan murgiltzea : apaltasuna, lagunartea eta elkartasuna lehenetsiz. Oldarran kantatzeko, urte betez ikasle bezala kantatzen da, erabat onartua izan aitzin.
Ikus (irudian klik eginez), Euskal Herriko Magazinean, Allande Boutinek Iñaki Urtizbereari (Oldarrako zuzendaria 1972tik 2022ra) eskaini argazkia.
Ahotsak
Kalejira
Mahatsaren orpotik
Oh Pepita !
Lau lagun
Esperentzia luzatu
Jarraitu Oldarra sare sozialetan
Kontaktua
- Duler Karrika 17- 64200 BIARRITZE
- 05 59 24 09 67
- 06 73 90 43 10